Klaudio Ptolomeo
Gure bilduman lehen aldiz, hemen aurkezten dugun testuak grafikoak eta ilustrazioak ditu. Ahal izan dugun neurrian, grezierazko testurako erabili dugun «jatorrizkoa» ahalik eta gehien errespetatzen saiatu gara. Ez da erraza izan, eta emaitza irakurlearentzat behar bezain ona izatea espero dugu.
Kasu askotan gure kabuz berregin ditugu ilustrazioak; beste batzuetan jatorrizko ilustrazioa aldatu dugu euskal grafiarako.
Tratatu honetako hizkuntza teknikoaren kasuan, zenbait itzulpen geure kabuz egin eta asmatu behar izan ditugu.
Zehazki, «sesqui» aurrizkiarekin osatutako latinetik datozen terminoak, hala nola «sesquialtero» (2:3 proportzioa edo diapente edo bosgarrena), «sesquitercio» (4:3 proportzioa edo diatesaron edo laugarrena) edo «sesquioctavo» (9:8 proportzioa, tono edo bigarrena) honela itzuli dira: «seskialtero», seskitertzio, eta «seskizortzigarren».
Erabili dugun edizioa Ingemar Düring: Die Harmonielehre des Klaudios Ptolemaios. Göteborg, 1930 edizioan oinarrituta dago. Orrialdeen zenbakiak edizio horri dagozkio.
Autor: | Gotzon Arrizabalaga |
---|---|
Género: | Ensayo |
Publicación: | Abril 2022 |
Edición: | Tapa blanda con solapas |
ISBN: | 978-84-124398-9-2 |