Aristides Kintiliano
Aristides Kintilianori buruzko berririk ez dugu, eta ez dakigu noiz idatzi zen haren tratatua. Zehatz esanda, Zizeronen (liburuan, II. 61ean aipatua) garaia (I. mendea) baino geroagokoa izan behar du eta Martziano Kapelaren De nuptiis Philologiae et Mercuri idazkiaren aurrekoa (V. mendearen hasiera), zeren Aristidesen obrako pasarte ugari erabili baitzituen musikari eskainitako bederatzigarren liburuan.
Bi data horiek mugatzen duten tarte historiko zabalak hainbat suposizio sorrarazi ditu. Ikertzaile batzuek Aristides gure aroko bigarren mende inguruan kokatu dute, edo lehenago ere bai; beste batzuek pentsatu dute egile berantiarra dela, pentsamendu neoplatonikoaren formulazioaren ondorengoa.
Aristides I. edo II. mendeko egilea izango zela uste izan dutenak. Klaudio Ptolomeoren (K. o. II. mendearen erdialdea) musikari buruzko tratatua ezagutu ez duela dirudien argudioa erabili dute, ez baitu ezertarako aipatzen.
Autor | Gotzon Arrizabalaga |
---|---|
Idioma | Bilingüe Euskera-Griego |
Género: | Ensayo |
Publicación: | Noviembre 2023 |
ISBN |
978-84-19329-47-9
|